XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) bere bizia, ogasunak edo lanbidea agian arriskuan jarri ditzaketen gertakarietarako babesa ematea azken helburua duten irabaztexederik gabeko eta moeta askotako saio eta erakunde guztiak berdindu nahiz ez guztiak hartzeko gogoz baizik.

Ba dira zehazki, Lege honek dituen lehen-mailako helburuak, helburu hoiek bidebatez oinarri irizpide dituela:

- Erakunde hoien ihardutze-askatasuna eta garakuntza suztatzea.

- Bazkideen eskubideak etengabe aldeztea.

Ihardutze-moduz Gizarte Emendiotarako borondatezko Erakundeek eraentza-gardentasunaren eta bazkideek jaurtzelanean demokraziaz eskuhartu dezatenaren arauerako irizpideei atxikiz ari daitezen ere nahi da, irizpide hoiek lehen esandako helburuak indartzeko lagungarri gertatzen bait dira.

Erakunde hoien ihardutze-askatasuna eta garakuntza suztatzeko, Lege honek Eratzebideak, Araudiaren gutxienezko edukia, bazkideen eskubide eta eginbeharrak eta erari buruzko horrelako alderdiak araupetzen ditu.

Bestalde, eginkortasun-zurrean eta ezinbestean gutxi gutxienez beharrezko direnak baino eskatu gabe, bat egiteko eta baterakundeak egiteko bideak jartzen diru, eta bai Arduralaritzarekingo harremanentzakoak ere, hoiek guzti hoiek garakuntza-politika egoki bati dagozkiola.

Bainan Erakunde hoien ihardutze askatasuna eta garakuntza indartu beharra badago, ere, bazkideen eskubideak eta batipat hoien gozamendun-eskubideak bermatzea eta babestea funtsezkoa gertatzen da; horregatik, ezein Arduralaritza ihardunetan beharrezko diren artekaritza eta zaingoa egiteko behar den arduralaritza-egitura antolatzen da.

1941garreneko abenduaren 6ko Legeak eta horren 1943garreneko maiatzaren 26ko Araudiak osatzen dute Erresuma-Legetan indarrean egon eta gaurko egoerari begira zaharkituta dagoen araupidetza Agirian dagoenez, araupeketa hori gaudeneko garai honetarako atzeratuta gelditu da eta horregatik Eusko Legebiltzarrak, bere erantzunbeharraz jabetuta, esandako zehaztapen hoiek kontutan izan eta Erakunde hoien gardentasuna eta demokraziazkotasuna areagotuz gai horri buruzko autonomiaren eremuango antolaketa baterako abiagune izango den legezko hesparru bat jarri du.

Eta bukatzeko, Eusko Jaurlaritzak bere legegintza-ahalmenaz baliatuz lege honetako manuak osatu ez ditzano, honek aurkako izan ez daitezenetan 1943garreneko maiatzaren 26ko Araudia eta hori osabideratzeko arauak indarrean iraungo dute eta erabilgarri izango dira.

Halaber, eta araupidetza hori aldatu ez dedin artean, orain indarrean dagoen araupidetzan ohartematen diren zergagabetza-jaurpideak ere erabilgarri (...)